HAUR HEZKUNTZAKO BLOGA

GANDASEGI ESKOLA

GELAREN ANTOLAKUNTZA

HAUSNARKETATIK EKINTZARA

Escrito por Haizeaher 26-02-2018 en HAUSNARKETATIK EKINTZARA. Comentarios (0)

Ikastaro honetatik ideia on asko atera ditut, nire pentsamenduarekin bat datozenak, eta gustatuko litzaidakeen eskola, gela eta metodolgia aurrera eramateko ideia eta bultzakada sentitu izan dut. Egia da, askotan eskoletan topatzen ditugun errealitateak gure pentsamodetik urrun daudela eta borroka batean hasten garela, egiten dena eta egin nahi dugunaren artean. Azkenean, koordinazioa egon behar da eskola eta mailen artean eta ezin dozu zure aldetik joan...Hau nik ikusten dudan lehenengo oztopoa da, dena dela proposamenak egiten jarraituko dugu, frogatzera animatu eta aldaketen ondorio onuragarriak goraipatuz, ia horrela pixkanaka errealitatea aldatzea lortzen dugun, batez ere gure ikasleen onurarako.
Nik nire egoera ikusita: fitxetan oinarritutako metodologia, txokoetan manipulatiboak diren baliabide gutxi, jolas gutxi, eta gelatik ibiltzeko, esperimentatzeko eta jolasteko egoera eskasak ikusten ditudanez .Eta jolasa, esperimentazioa eta manipuazioa ikaskuntzaren oinarrizko ardatzak direla pentsatzen ditudalako (hauekin lortzen bait da ikaskuntza barneratzea era natural eta gozagarri batean. 
Beraz, hau esanda, nire proposamena eskola honetatik hasi nintzenetik izan zen; fitxak albo batera ustea eta umeei beste motatako baliabideak eman, arbela digitala daukagu eta ez zuten ia erabiltzen, horregatik nik ordenagailuaren txokoa sortu izan nuen, haiek ere ordenagailuan ibili ahal izateko eta kanten, ipuinen, jolasen eta bidioen bitartez modu interaktibo eta ludiko batean jolastu ahal izateko. Gainera binaka edo hirunaka egoten dira haien arteko kooperazioa eta adiskidetasuna bultzatuz, batak besteengandik ikasiz.
Beste alde batetik, gelen tamaina txikia da baina gela asko daude, beraz zirkulazio librea izango litzateke nire proposamena eta helburua. Ditugun baliabideak erabiliz ikasleen onurarako. Gela bakoitzean 2 ekintza, gune, txoko...desberdin eratu ahal dira eta ikasleak aukeratzea momentu bakoitzean nora nahi duen joan bere nahien eta beharren arabera. Haur hezkunztako etapa oso polita da eta izugarrizko gauzak egin ahal dira dena modu globalizatu batean landuz, ez gara betiko txokoetan gelditu behar. Nik beste tailer batzuk landu izan ditut beste eskola batzuetan eta hauekin bai motibatuta egoten direla, ikasiz eta disfrutatuz. Adibideen artean sukaldaritza, zientzia tailerra, eskulanak, mahai jolasak, ortua, antzerkia...zirkulazio libre batekin gauza gehiago egin ahalko ziren.
Bukatzeko eta aurrera eraman dudan beste proposamen bat izan da, txokoetarako materiala sortu, gaur egun interneteri esker idei pilo ditugu, edukin, balore eta jarrera asko landu ahal izateko modu ludiko eta manipulatibo batean, haiekin baliabide hauek sortuz eta erabiltzen irakatziz, fitxak albo batera utziz.

Hau da printzipioz egiten hari naizena eta lortu nahi nukeena, nire denbora eskola honetan eskasa izango da, beraz zehozer aldatu izan dut, ia horrela jarraitzen duten eta eraikitakoa mantzentzen duten. Dena dela, esperientzia guztietatik ikasten da eta horrekin gelditzen naiz, etengabeko berriztapen alde gizarteak eta ikasleek eskatzen dutenari erantzun egoki bat eman ahaL izateko.

INFOGRAFIA

Escrito por Haizeaher 26-02-2018 en INFOGRAFIA. Comentarios (0)

Hemen gaiarrekin lotutako infografia usten dizuet:


https://drive.google.com/file/d/1mmqXGW2RyYsUgywq-fYwud7oQXc6BfDe/view?usp=sharing

DAFO a

Escrito por Haizeaher 25-02-2018 en DAFO. Comentarios (0)

AUKERAK:

INDARGUNEAK: 

·  Gela desberdinak: gela arrunta, musika gela, ingeles gela, psikomotrizitate gela.

·  Eskolako, irakasle eta ikasleen  materiala antolatzeko eta gordetzeko eskura dauden armairuak eta apalategiak.

·  Patiorako espazio handia eta babestua

·  Herriaren erdigunean kokatutako eskola

·  Irakasleon harremanak eta kohesioa.

·  Metodologiaren antolakuntza eta eguneraketa.

·  Espazioa eta argitasuna

·  Teknologi berriak gela guztietan

AHAULDADEAK:

MEHATXUAK:

·  Gela txikiak, espazio falta hainbeste umeentzako.

·  Patioko arkitektura, alboetatik ura sartzen da, erabili daitekeen ezpazioa mugatuz.

·  Psikomotrizitate gelak hornitu behar dira

·  HH eta LH leku desberdinetan daude, eskolako komunikazioa zaila eginez.

·  Klaustroa ez da finkoa, urtez urte aldatzen doa, honek dakarren eragozpenak  aurrera modu eraginkor batean  joan ahal izateko.


NIRE GELA

Escrito por Haizeaher 22-02-2018 en AURKEZPENA. Comentarios (0)

Esan bezala 4 urteko gela batean nago, gela espazio desberdinetan bananduta dago, hona hemen argazkiak gelako txokoak eta guneak azaltzeko, kontuan izan behar da 20 ume daudela eta gela txikia dela beraz espazioak mugatzen gaitu.

Hemen arte txokoa daukagu, bi txoko daude honen barruan, hormaren kontra dagoen mahaian margotegia daukagu temperekin eta akuarelekin haien arte lanak egin ahal izateko.Inguruko apaletean eta kutxetan material guztia sailkatuta daukate eta haien eskura behar dutena haiek autonomoki hartu ahal izateko.

Argazki honetan, eskuma aldean, matematika txokoa daukagu, ikusten den apalategian matematika lantzeko jolas eta baliabide desberdinekin.Ezkerraldean, berriz, hizkuntza txokoa dago, horman gaiari lotutako hiztegia daukagu bere irudiekin lotuta haiek irudia eta hitza lotu ahal izateko, eta leihoaren alboan dagoen apalategian marrazteko letrak, arbela magnetikoak, pintzak hizkiekin hitzak sortzeko...baliabideak ditugu, haien idazketa eta irakurketa prozesuan aurrera joan daitezen. Hizkuntza txokoan ere arbela bat daukate klarionagaz idatzi ahal izateko. (Hau beheko argazkian hobeto ikusten da).

Gela 1go solairuan kokatuta dago, eta leihoek patiora ematen dute, gelako izkina batean irakaslearen mahaia eta apalategia dago gauzak antolatu ahal izateko.

Hizkuntza txokoan liburutegia kokatuta dago, ipuin desberdinekin eta leku eroso batean haiek gustora irakurketaz gozatu ahal izateko.

Ordenagailua eta arbela digitala gelako beste gune bat da, non umeek baliabide digitalen bitartez ikasten dute, aldi berean kantak eta ipuinak entzuteko eta ikusteko espazioa da.

Azkenik, arbela digitalaren aurrean korroak egiten ditugu eta aldi berean espazio hau jolas txokorako erabiltzen dugu txokoetan gaudenean, jolasak armairuan daude eta txokoaren arduradunak ateratzen ditu haien artean erabakitako jolasak.
Arte txokoa eta atearen artean konketa dago eskuak garbitzeko eta ura edateko, komunak berriz pasabidean daude.

Aurkezpena

Escrito por Haizeaher 10-02-2018 en HH ko antolakuntza. Comentarios (0)

Kaixo!!
Ni Haizea naiz, ordezkoa naiz eta momentu honetan irale bat egiten ari naiz Gandasegiko eskolan, Galdakon. Eskola bi eraikinetan bananduta dago, haur hezkuntzakoa herrian bertan dago eta lehen hezkuntzakoa 5 minutura. Maila bakoitzeko 4 gela daude, beraz gelak orokorrean txikiak dira eta horrek baldintzatzen gaitu. Ni 4 urteko gela batean nago non 20 ume daude.Txokoen bitartez egiten dugu lan baina hauek finkoak dira eta asteko arratsalde batean txoko libreak egiten ditugu aurreko 4 urteko gelarekin, besteak beste pasabide batean daudelako, ez daude hurbil. Hurrengoan gelako bideo bat erakutsiko dizuet ikusteko gure antolakuntza zelan dagoen eginda.Laster arte!!